Zergatik izan erakusketari?

||Zergatik izan erakusketari?
Zergatik izan erakusketari?2019-04-15T09:57:58+00:00

Bisitarien eta erakustegien arteko bat-egite lotura

Celebra-k erakustegi bezala eskaintzen dizkizun aukera anitzak ezagutzera gonbidatzen zaitugu

Sustapena

Zure enpresa sustatu nahi izanez gero, Celebra aukera handia ematen dizu zuzenean jarri ahal izateko harremanetan bisitatzen gaituzten milaka lagunekin, esparru ezin hobea, erosoa, praktikoa eta ospakizunen mundua osatzen duten osagai ugarien antolaketa eta kontratazioa erraztuko dien aukera zabala bilatzen ari direnekin.

Gertakizuna bukatutakoan, zure eskura jarriko dugu bisitatu gaituzten bikoteen Datu-basea, eurekin zuzeneko harremana izatera bideratua.

Celebra zure parte-hartzeari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, zure eskura jartzen dugu plataforma birtual berri bat (Celebra Direktorioa) zure enpresa lehentasunez kokatuko duena Interneten euren ezkontzaren prestaketarekin loturiko zerbitzu bila dabiltzan bikoteen aurrean.

ERAKUSKETARIA IZAN NAHI DUT

Erakusketari izatearen abantailak

1.- Merkatu-kuota irabaztea eta enpresaren irudia indartzen laguntzea modurik ekonomiko eta eraginkorrenean.

2.- Erosle eta saltzaile arteko interakzio zuzena ezartzea, aurrez aurre. Erakusketariaren errespetuzko keinua da bezeroarengana hurbiltzea produktu eta/edo zerbitzuak erakustera.

3.- Informazio bolumen handia lortzea denbora epe laburrean.

4.- Bisitariekiko harreman komertzialak ezartzea eta enpresa erakusketariekiko hitzarmen komertzialak lortzea (sektoreko beste profesional batzuekin informazioa trukatzea).
5.- Merkatuaren pultsua hartzea eta uneko zein etorkizuneko joerak ezagutzea.

6.- Gure eta gure lehiakideen produktuekiko bezero erreal edo potentzialen asebetetze maila ezagutzea.

7.- Konpetentziaren ideia argia izatea: nor den eta zein den gure enpresaren kokapena besteen aldean. Halaber, konpetentziaren bezeroak ezagutzea.

8.- Erosketa-erabakiaren prozesua azkartzea.

9.- Gure enpresaren prezio-politika ikertzea konpetentziaren aldean.

10.- Salmenta-prozesuari dagokionez, erakusketak ranking-aren bigarren postuan daude, eta salmenta zuzena baino ez dute aurretik.

11.- Kasuen % 91n, erakusketetan parte hartzea salmenta-prozesuetan erabakia hartzeko gakoa izan ohi da, eta lehen postuan dago beste informazio-iturri batzuen aldean (argitalpenak, elkarteak, direktorioak, saltzaileak…).

12.- Enpresen % 85entzat, erakusketetan parte hartzeak kostuen aurrezpen nabarmena dakar, leku berean biltzen baitira erosleak eta produktu eta/edo zerbitzu hornitzaileak.

13.- Bisitarien % 71k 1-6 pertsonarekin partekatzen dute erakusketetan lortutako informazioa enpresetara itzulitakoan.

14.- Negozio batean lider diren pertsonen % 83k erakusketekiko konfiantza dauka sektorearen joeren berri izateko tresna gisa.

ERAKUSKETARIA IZAN NAHI DUT

Kontaktua

Erakusketaren arduraduna

Adolfo Jurado
Tel.: 944 040 136   Mugikorra: 607 628 856
[email protected]

Erakusketaren bulegaria

Imanol Urrutia
Tel. 944040051
[email protected]