Zer da Celebra!?

Zer da Celebra!?2023-08-25T12:48:44+02:00

Zure zerbitzura dauden profesionalak ekitaldiaren egunean

Ezkontza bat, jaunartze bat, urtemuga bat edo familiako edo enpresako ospakizunen bat egin nahi baduzu, Celebra! azokak zure eskura jarriko ditu profesionalik onenak zure ekitaldiak arrakasta handia izan dezan. Esan baietz zure momentuari eta zatoz 2023ko azaroaren 3tik 5era bitartean egingo den hurrengo ediziora.

Celebra! 2023

Topaketan, familia- eta gizarte-gertakarien antolakuntzarekin lotutako azken joera eta proposamenak aurkeztuko dira. Proposamenak gertakari hauen ingurukoak izango dira: ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, despedidak, urtemugak, jaiak, familiako edo enpresako topaketak, edo bestelako ekitaldi eta ospakizunak. Erakusketa moderno, erakargarri eta plural honek bisitariei merkatuan dagoen eskaintza espezializatuaren ikuspegi bateratua eskainiko die, toki bakarrean.

Azokan, lehen mailako enpresak elkartuko dira, honako sektore hauetakoak: argazkilaritza eta bideogintza, jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak, DJak, bitxiak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta leku paregabeak, karpak eta catering-a, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, opariak eta detaileak, ibilgailuen alokatzea. Ildo beretik, ekitaldian sektore hauek ere izango dira: Food Truck-ak, ontzien alokatzea, txokoak, ihes-gelak eta abentura jarduerak.

Merkataritza eskaintzaz gain, eta ekitaldiaren aldi berean, hainbat jarduera egingo dira, hala nola pasarelak, zozketak, dantza ikastaroak, ezkontza bals ikastaroak, ile-apaindegi, makillaje eta manikura erakusketak zuzenean, hitzaldiak eta produktuen aurkezpenak.

Go to Top