2020ko CELEBRA! AZOKAK BERE FORMATUA BIRDISEINATZEN DU ERAKUSKETARI ETA BISITARIENTZAKO ONLINE EKIMEN UGARIREKIN

Egoera soziosanitarioak eragindako salbuespenezko neurri bat da

 

2020ko Celebra! edizio birtualagoa eskainiko du, Bilbao Exhibition Centre-n egiten den ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka honen antolatzaileek aurtengo formatua moldatzea erabaki baitute, erakusketarien eta bisitarien arteko harremana ahalbidetuko duten online ekimen ugari eskainiz. Neurri hori erabat salbuespenezkoa da, eta egoera soziosanitarioaren ondorioz hartutako erabakiekin bat dator, azoka ezin izango baita erabat aurrez aurre egin. Horiek horrela, online formatu berezi bat diseinatzen ari dira, egungo uneak eskatzen dituen partaidetzara eta tamainara egokituagoa.

2020ko Celebra! azoka birtuala oso irisgarria izango da; horri esker, erakusketariek eta haien bezerogaiek datorren urterako hitzorduak egiten jarraitu ahal izango dute. Plataforma honetan, zuzenean ikusi ahal izango dira erakusketarien produktu eta zerbitzuak. Hauek familia- eta gizarte-ospakizunak antolatzearekin erlazionatutako azken joerak eta proposamenak aurkeztuko dituzte, hala nola ezkontzak, jaunartzeak, agur-bazkari edo -afariak, urteurrenak… Azoka birtualak hainbat eta hainbat sektoretako enpresak bilduko ditu; esaterako, argazkilaritza eta bideoa, jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak, dj-ak, bitxi-dendak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta gune paregabeak, karpak eta catering-a, estetikako eta ile-apainketako zentroak, opariak eta detaileak, ibilgailuen alokairua, eta itsasontzi, txoko, escape room areto eta abenturazko jardueren alokairua.

Celebra! azokako taldea programa dinamiko bat lantzen ari da dagoeneko,  besteak beste, hitzaldiak, jendearentzat interesgarriak izan daitezkeen aurkezpenak, lehiaketak eta beste berritasun batzuk barne hartuko dituena. Hori guztia uda igarotakoan aurkeztuko da.

2020ko Celebra! birtuala izango denez, sektoreak harremanetan jarraitu eta topagune bat izango du merkataritza- eta azoka-plataforma bikain honetan. Ea 2021ean elkar gaitezkeen Bilbao Exhibition Centre-ren pabiloietako batean.

Celebra! 2020ren izaera birtualak aukera emango dio sektoreari harremanetan jarraitzeko eta topagune bat izateko merkataritza- eta azoka-plataforma bikain honetan, 2021ean egoerak Bilbao Exhibition Centreko pabiloiren batean berriro biltzeko aukera eman arte.

 

Komunikazio saila, 2020ko uztailaren 30a

2020-07-30T09:09:06+02:00