Zergatik izan erakusketari?

||Zergatik izan erakusketari?
Zergatik izan erakusketari?2020-09-08T15:08:19+01:00

Bisitarien eta erakustegien arteko bat-egite lotura

Celebra! Online 2020-k erakustegi bezala eskaintzen dizkizun aukera anitzak ezagutzera gonbidatzen zaitugu

Sustapena

Zure enpresa sustatu nahi izanez gero, Celebra! Online 2020-k aukera handia ematen dizu birtualki jarri ahal izateko harremanetan milaka lagunekin, esparru ezin hobea, erosoa, praktikoa eta ospakizunen mundua osatzen duten osagai ugarien antolaketa eta kontratazioa erraztuko dien aukera zabala bilatzen ari direnekin.

Celebra! Online 2020 zure parte-hartzeari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, zure eskura jartzen dugu plataforma birtual bat (Celebra! Online 2020 Direktorioa) zure enpresa lehentasunez kokatuko duena Interneten euren ezkontzaren prestaketarekin loturiko zerbitzu bila dabiltzan bikoteen aurrean.

ERAKUSKETARIA IZAN NAHI DUT

Erakusketari izatearen abantailak

1.- Merkatu-kuota irabaztea eta enpresaren irudia indartzen laguntzea modurik ekonomiko eta eraginkorrenean.

2.- Erosle eta saltzaile arteko interakzio birtuala ezartzea.

3.- Bisitariekiko harreman komertzialak ezartzea eta enpresa erakusketariekiko hitzarmen komertzialak lortzea (sektoreko beste profesional batzuekin informazioa trukatzea).
4.- Merkatuaren pultsua hartzea eta uneko zein etorkizuneko joerak ezagutzea.

5.- Gure eta gure lehiakideen produktuekiko bezero erreal edo potentzialen asebetetze maila ezagutzea.

6.- Konpetentziaren ideia argia izatea: nor den eta zein den gure enpresaren kokapena besteen aldean. Halaber, konpetentziaren bezeroak ezagutzea.

7.- Erosketa-erabakiaren prozesua azkartzea.

8.- Gure enpresaren prezio-politika ikertzea konpetentziaren aldean.

9.- Salmenta-prozesuari dagokionez, erakusketa birtualak ranking-aren bigarren postuan daude, eta salmenta zuzena baino ez dute aurretik.

10.- Kasuen % 91n, erakusketetan parte hartzea salmenta-prozesuetan erabakia hartzeko gakoa izan ohi da, eta lehen postuan dago beste informazio-iturri batzuen aldean (argitalpenak, elkarteak, direktorioak, saltzaileak…).

11.- Enpresen % 85entzat, erakusketetan parte hartzeak kostuen aurrezpen nabarmena dakar, leku berean biltzen baitira erosleak eta produktu eta/edo zerbitzu hornitzaileak.

12.- Bisitarien % 71k 1-6 pertsonarekin partekatzen dute erakusketetan lortutako informazioa enpresetara itzulitakoan.

13.- Negozio batean lider diren pertsonen % 83k erakusketekiko konfiantza dauka sektorearen joeren berri izateko tresna gisa.

ERAKUSKETARIA IZAN NAHI DUT