Expobodas-ek Celebra!-ri eman dio lekukoa

Urriaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centre-en

Azken urteetan gizartean gertatu diren aldaketa demografiko eta soziologikoek aldagai esanguratsuak sortu dituzte bizimoduan eta bizitzako baldintzetan. Hortaz, garai berrietara eta sektoreko eskakizunetara moldatzeko helburuarekin, Expobodas azokak Celebra! azokari, ezkontza eta era guztietarako ospakizunetarako aretoari, eman dio lekukoa, urriaren 4tik 6ra egingo delarik Bilbao Exhibition Centre-en.

Topaketan, familia- eta gizarte-gertakarien antolakuntzarekin lotutako azken joera eta proposamenak aurkeztuko dira. Proposamenak gertakari hauen ingurukoak izango dira: ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, despedidak, urtemugak, jaiak, familiako edo enpresako topaketak, edo bestelako ekitaldi eta ospakizunak. Erakusketa moderno, erakargarri eta plural honek bisitariei merkatuan dagoen eskaintza espezializatuaren ikuspegi bateratua eskainiko die, toki bakarrean.

Sektore hauen ordezkariei Celebra! aurkeztu diegu, eta aurkezpenean ondorengoek hartu dute parte: Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko Zuzendari nagusia; Arrate Tellaetxe, Bilbao Exhibition Centre-eko azoken sailaren zuzendaria; eta Adolfo Jurado, Celebra!-ko merkataritza arduraduna.

Azokan, lehen mailako enpresak elkartuko dira, honako sektore hauetakoak: argazkilaritza eta bideogintza, jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak, DJak, bitxiak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta leku paregabeak, karpak eta catering-a, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, opariak eta detaileak, ibilgailuen alokatzea. Ildo beretik, ekitaldian sektore hauek ere izango dira: Food Truck-ak, ontzien alokatzea, txokoak, ihes-gelak, abentura jarduerak eta Team Building motako taldekako jarduerak.

Merkataritza eskaintzaz gain, eta ekitaldiaren aldi berean, hainbat jarduera egingo dira, hala nola pasarelak, zozketak, dantza ikastaroak, falkoneria erakusketak, ezkontza bals ikastaroak, ile-apaindegi, makillaje eta manikura erakusketak zuzenean, hitzaldiak eta produktuen aurkezpenak.

Erakusketarako sarrera doakoa izango da erakusketaren webgunean izena emanez eta gonbidapena deskargatuz. Gonbidapenik eduki ezean, sarrerak 2 €-ko prezioa izango du pertsona eta egun bakoitzeko. 13 urtera arteko umeak doan sartu daitezke azokara.

2019-03-13T13:13:07+02:00