Zer da Celebra!?

||Zer da Celebra!?
Zer da Celebra!?2019-03-13T13:05:42+02:00

Expobodas-ek Celebra!-ri eman dio lekukoa

Azken urteetan gizartean gertatu diren aldaketa demografiko eta soziologikoek aldagai esanguratsuak sortu dituzte bizimoduan eta bizitzako baldintzetan. Hortaz, garai berrietara eta sektoreko eskakizunetara moldatzeko helburuarekin, Expobodas azokak Celebra! azokari, ezkontza eta era guztietarako ospakizunetarako aretoari, eman dio lekukoa, urriaren 4tik 6ra egingo delarik Bilbao Exhibition Centre-en.

Celebra!

Topaketan, familia- eta gizarte-gertakarien antolakuntzarekin lotutako azken joera eta proposamenak aurkeztuko dira. Proposamenak gertakari hauen ingurukoak izango dira: ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, despedidak, urtemugak, jaiak, familiako edo enpresako topaketak, edo bestelako ekitaldi eta ospakizunak. Erakusketa moderno, erakargarri eta plural honek bisitariei merkatuan dagoen eskaintza espezializatuaren ikuspegi bateratua eskainiko die, toki bakarrean.

Azokan, lehen mailako enpresak elkartuko dira, honako sektore hauetakoak: argazkilaritza eta bideogintza, jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak, DJak, bitxiak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta leku paregabeak, karpak eta catering-a, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, opariak eta detaileak, ibilgailuen alokatzea. Ildo beretik, ekitaldian sektore hauek ere izango dira: Food Truck-ak, ontzien alokatzea, txokoak, ihes-gelak, abentura jarduerak eta Team Building motako taldekako jarduerak.

Merkataritza eskaintzaz gain, eta ekitaldiaren aldi berean, hainbat jarduera egingo dira, hala nola pasarelak, zozketak, dantza ikastaroak, falkoneria erakusketak, ezkontza bals ikastaroak, ile-apaindegi, makillaje eta manikura erakusketak zuzenean, hitzaldiak eta produktuen aurkezpenak.