Ile-apainketa eta makilaje erakustaldia

||Ile-apainketa eta makilaje erakustaldia
Ile-apainketa eta makilaje erakustaldia2019-03-12T09:23:09+01:00

Ospakizun xarmangarriak

Ezkontza xarmangarriak egitea profesional handien lankidetzari eta elkarlanari esker da posible

Raúl de Andreas

Raúl de Andreasek zuzenduta eta estilista-talde batek lagunduta, mozketa eta kolore lanez gain, ilea zaintzeko orotariko tratamenduak egiten ditugu. Beti ere sormen handiko estilo batean, garaikidea eta bakoitzaren fisikoari zein gure bezeroen nortasunari egokitua.

Raúl de Andreasen ezkontza eta ekitaldien kudeaketan eta antolaketan eskarmentu handiko talde bat dugu. Gure bezeroen neurrirako antolaketa, gure taldeak eta hornitzaileek eskainitako baliabide moderno, eguneratu eta sormen handikoekin.

Erakustaldiak

Ba al dago gure lana erakusteko modu hoberik gogoz, pertsonalitatez, xarmaz eta debozioz ongi egindako lana emaitzan islatzea baino?

Hasieratik bukaerara sortzen, planifikatzen, zuzentzen eta egiten dugu ezkontzaren antolaketa, estilismotik hasi (moztea-orraztea-makillajea), eta kokapena eta apainketa barne, mahaien diseinutik argazkilaritzara. Zure egun handirako xehetasun guztiak zaintzen ditugu, zure ezkontza beti amestu duzuna izan dadin.