Magia-ikuskizunak

||Magia-ikuskizunak
Magia-ikuskizunak2019-03-12T09:25:12+01:00

Ekitaldi bakarrak

Aurten ere Celebra azokara itzuli dira zuen egun berezi horri ukitu magikoa jartzeko.

Óliver Magoaren Konpainia

Ezkontza bat beti izaten da oroitzapen ahaztezina eta, Óliver Magoaren Konpainiari esker, ekitaldi paregabea ere izango da Óliverren eta bere bi laguntzaileen (Eva eta Liuba) eskutik. 

Asko dira jada bere zerbitzuak kontratatu dituzten bikoteak, ezkontzari kutsu original bat emateko helburuarekin. Óliver Magoaren Konpainiak hiru aukera eskaintzen ditu. Lehena bere hurbileko magia ikuskizuna da; koktelean, taldeka, ingurune magiko bat sortzeko, edota banketean zehar –postrea, kafea eta edariak hartu bitartean– mahaiz mahai ikuskizun txikiak eskainita. Haurrentzako ikuskizun esklusiboa ere eskaintzen du, gaztetxoenak izan daitezen egun horren benetako protagonistak eta beste inork baino hobe pasa dezaten. Bila ari zaretena umorez betetako helduentzako magia ikuskizun bat bada, bazkalondo edo afalondorako, dantzaldira igaro aurretik, Óliver Magoaren Konpainiak bere hirugarren ikuskizuna eskaintzen dizue. Hala ere, ikuskizun hau burutu ahal izateko, baldintza bereziak behar dira.

Hurbil zaitezte bere erakustokira Óliver Magoa, Eva eta Liuba ezagutzera. Edozein zalantza pozik argituko dizuete zuen ezkontzari ukitu magiko hori jar diezaiozuen, gonbidatu guztiek egun magiko baten moduan gogoratuko duten horretan.