Zozketa

||Zozketa
Zozketa2019-10-08T13:37:37+02:00

12.100 euro, 6 saritan banatuta

Zozketa 2019

Urriaren 6ean, igandean, 19:00etan, 12.100 euro zozketatu ditugu 6 saritan banatuta.

LEIRE Leire Goicoechea Amorin – Lizarraga Ergoiena, Nafarroa – 6000€
Raquel Delgado Perez – Algorta, Bizkaia – 3000€
Amaia Ugalde Quijano – Muskiz, Bizkaia – 1500€
Xabier Biteri Alonso – Basauri, Bizkaia – 900€
Alba Astray TuriÑO – Barakaldo, Bizkaia – 600€
Amaia Marina Garcia – Bilbao, Bizkaia – 100€ IKEA

Lortutako sari osoa enpresa erakusketari batean edo gehiagotan gastatu beharko da.
* IKEA BARAKALDO-n erabiltzeko IKEA opari txartela

Pausuak

Zure lineako sarrera kudeatu baduzu, hurbil zaitez zuzenki salmahaira eta eska ezazu zure kupoia zozketarako.

Beste motako gonbidapena baduzu eta oraindik Celebra-ra izena eman ez baduzu, osa ezazu atrioan dauden ordenagailuen formularioa*, idatz ezazu zozketarako kupoirako zure izen-ematearen ondoren irtengo den zenbakia, eta eman ezazu salmahaian zure zozketa kupoia lortzeko.

* Ezinbestekoa da erakustegientzako eta kolaboratzaileentzako zure datuen lagapena baimentzea, aukera horretan klik eginez, zozketan parte hartu ahal izateko.

Baldintzak

  1. Zozketan parte hartzeko:
    1. Ezinbestekoa da bisitari bezala erregistratzea, izena emateko orrian eskatzen diren datu guztiak betez, bai eta Celebra! azokan parte hartuko duten erakusketariei merkataritza-informazioa igortzeko baimena ematea ere.
    2. Zozketa-kupoiaren egiaztagiria jaso arropazaindegian, 2. pabiloiko sarreraren ondoan kokatua dagoena (gune urdina).
  2. Irabazle izatekotan:
    1. Zozketa-kupoiaren egiaztagiria aurkeztu.
    2. Eskuratutako sariaren balio berdina edo handiagoa duten erosketa-egiaztagiri edo fakturak aurkeztu. Faktura horren zenbatekoa sariaren balioari dagokion gehiengora arte ordainduko da. Ezinbestekoa da egiaztagiri horiek erakusketan parte hartu duten enpresa erakusketarienak izatea.
    3. Ekitaldia ospatzen den eguna da ordainketaren momentua baldintzatzen duena, egun horretara arte ez duzuelako izango Celebra! azokan kontratatutako zerbitzuen egiaztagiririk. Momentu horretatik aurrera, jar zaitezte BILBAO EXHIBITION CENTRE-rekin harremanetan telefono edo e-mail bitartez (94 404 00 00 (2. luz.) / [email protected]) posta elektroniko bidez bidaltzeko saria kobratzeko eskatzen zaizuen dokumentazio guztia. Ezinbestekoa da gastuen egiaztagiria (jasotako sariaren zenbateko minimoarekin), sariaren titularraren NANa eta irabazlea titularra den kontu-zenbaki bat aurkeztea.