Zergatik bisitatu Celebra!?

||Zergatik bisitatu Celebra!?
Zergatik bisitatu Celebra!?2019-03-15T09:57:48+00:00

Nazio-mailan azoka liderra

Bizitzaren une batzuek zoriontsu egiten zaituzte: jaiotzak, ezkontzak, urtebetetzeak, betiko lagunekin elkartzeak… Eta ospakizuna merezi dute, baita merezi ere! Hainbat ikerketak diote urtero hogeita hamar ospakizun edo zeremoniatik goratan hartzen dugula parte. Garai berrietara eta sektorearen eskakizunetara egokitzeko helburuarekin, CELEBRA! azoka sortu dugu, ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako Aretoa, zeinak gure bizitzaren urtemuga garrantzitsuenak ospatzeko modu berriei erantzuna emateko helburua duen.

Ezteiak

Zure ezkontza 2020 edo 2021erako prestatzen ari bazara, bisitatu Celebra , sektoreko enpresa guztiek bere zerbitzuak eskaini ahal diezazkizueten era pertsonalizatuan (andregai-soinekoak, ezkontza-argazkilaria, gonbidapenak, jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak…).

Celebra erakusketarekin lortu nahi duguna da, behin ezkontzaren eguna ezarrita, senargai-emaztegai guztiek duten informazio beharra asetzea, eta hori modurik errazenean egitea; hau da, leku berean erosketa behar zabala duten bezeroen profilarekin, zuzenean edo zeharka, erlazionaturiko enpresa kopuru handiena biltzea.

Celebra 2014rako bisita errazteko, zuen eskura jartzen dugu plataforma birtual berria Celebra direktorioa zuen ezkontzaren prestaketarekin lotutako zerbitzu guztien bilaketa lehentasunen arabera egiteko aukera izan dezazuen.

Jaunartzeak

Zure seme edo alabaren lehen jaunartzearen ospakizuna prestatzen ari bazara, bisitatu Celebra , sektoreko enpresa guztiek bere zerbitzuak eskaini ahal diezazkizueten era pertsonalizatuan (neska eta mutilen jaunartze-arropa, argazkilariak, gonbidapenak, opariak, jatetxeak, hotelak, bidai agentziak…).

Lehen jaunartzearen ospakizunean beharrezkoak diren zerbitzu guztiak leku berean antolatzeko urtean zehar ematen den egun bakarra aprobetxatu eta zuen zerbitzura dauden enpresa guztietik kontaktuan jarri.

Celebra erakusketarekin lortu nahi duguna zera da, lehen jaunartzea ospatzeko adinean dauden seme-alabak dituzten gurasoen informazio beharra asetzea da eta hori modurik errazenean egitea; hau da, leku berean erosketa behar zabala duten bezeroen profilarekin, zuzenean edo zeharka, erlazionaturiko enpresa kopuru handiena biltzea.

Erakusleen direktorioan, erakusle izango diren enpresa guztiak agertzen dira haien deskribapen eta produktuekin.

Ospakizun bereziak

Agurrak, urteurrenak, topaketa familiarrak edo enpresakoak, bilerak

Topaketa bat prestatzen ari bazara, berezia eta gainerakoetatik bereizten dena, zure ekitaldia arrakastatsua izan dadila, behar duzun hura guztia Celebran aurkituko duzu.

Txokoak, lokal bereziak, terrazak, magoak, dj’ak, piroteknia, etab. …

Bisita gaitzazu, topa egin eta zure ekitaldia gurekin ospatu… ustekabean harrapatuko zaitu!