Celebra!k bilera profesionalen eta workshopen programa gehitu du

Basquetourrekin elkarlanean

Celebra!k aurtengo edizioan MICE sektoreko (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) profesionalentzako B2B elkarrizketen eta workshopen programa gehituko du. Hori guztia azokaren lehen orduan, 09:30etik 13:30era, egingo da erakusketa eremutik gertu.

Ekimena Basquetourren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismoaren Euskal Agentziaren, laguntzarekin antolatu da, eta azokako erakusketariei, Basque Eventsekin (MICE turismoa sustatzeko Basquetourrek bultzatutako plataforma) lotura duten enpresei eta BECen eragin eremuko enpresa handiei bilerak hitzartzeko aukera emango die.

Topaketa dinamikoa izango da eta, gainera, hitzaldiak, tailerrak eta itxiera-koktela izango ditu. Bisitariei edozein ekitaldi antolatzeko joerak, berrikuntzak eta hornitzaile nagusiak identifikatzen eta lan-sareak zabaltzen lagunduko die.

Topaketa horietan parte hartuko duten Celebra! azokako enpresa erakusketarien artean, prestigio handiko enpresa hauek aipatu behar ditugu: Aduspro, Alberto Bermúdez, Argazki Julen, Arzuaga Navarro, Azul Marino Viajes, BTravel & Catai, DAB (Dantza Arte Bitartekaritza), Exel Eventos, Fotogenia, Garena Jatetxea, Grupo Siguiente Destino, Jyuste Travel, Ladrero Fotógrafos, Mendi Goikoa Bekoa, Mosaiko & Forte, Música Invisible, Nautalia Viajes, Orduña Plaza, Pangea the Travel Store, Tamarises edo Viajes Bilbao Express. Horiek guztiek, gainera, ospakizunen sektorearekin lotutako azken berrikuntzak eskainiko dituzte azokan zehar.

Etengabeko berrikuntzan, Celebra!ren helburua da sektorearen behar berriei erantzuna ematea. Hala, bisitarientzat zein erakusketarientzat esperientzia biribila eskaini nahi da. Horretarako, antolaketa-taldeak beste era bateko jarduerak ere prestatu ditu: desfileak, Celebra Talks (azken joeren aurkezpenekin) edo Countdown jaia, Countdown Events-en eskutik (gehienez 400 pertsonentzako edukiera izango du).

-ek idatzirik|2023-10-24T13:11:23+02:0024 de urria de 2023|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top