Celebra! Online-k, ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka, arrakastaz itxi du bere edizio berezia

Celebra! azokak bere bertsiorik birtualena burutu du sarean egindako ekimen ugarirekin, erakusketarien eta bisitarien arteko harremana sustatze aldera, 2020ko urriaren erdialdetik 2021eko apirilaren 1era. Bost hilabete baino gehiago horien bitartean, Celebra-Ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azokaren webguneak, 2.657 saio eta ikusitako 11.022 orri baino gehiago izan ditu, eta sektoreari laguntzeko eta sustatzeko tresna gisa kokatu da, negozio-aukera berriak sortzeko.

Ekitaldiaren erakusketarien direktorioko profesionalen eskutik beti, erakusketaren online edizioa familia- eta gizarte-gertaeren antolaketarekin lotutako azken joera eta proposamenen erakusleiho birtual bihurtu da, besteak beste, urteurrenak, ezkontzak, festak, despedidak, familia eta enpresa topaketak, jaunartzeak, bataioak eta baita bestelako ekitaldi eta ospakizunak ere. Plataforma erakargarri eta moderno bat, non 199 erakusketarik ikuspegi bateratua eman dieten bisitariei merkatuko eskaintza espezializatuari buruz.

Halaber, Celebra! azokaren komunikazio-kanaletan (Facebook eta Instagram) ehun argitalpen baino gehiago egin dira, 787.000 pertsona baino gehiago eta 20.700 elkarrekintza bildu dituztenak. Datu horiek oso adierazgarriak dira, eta erakusketaren bisitarien eta erakusketarien arteko elkarreragina aktiboki mantentzen lagundu dute.

Celebra! azokarekin izango duzun hurrengo hitzordua aurrez aurre izango da, 2021eko urriaren 15etik 17ra, Bilbao Exhibition Centre-n.

-ek idatzirik|2021-04-22T13:23:35+02:0022 de apirila de 2021|Albisteak|
Go to Top