Celebra! 2019 aurkezpena

Celebra!, ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka, lehenengoz burutuko da Bilbao Exhibition Centre-n urriaren 4tik 6ra. Azoka berri bat da, bere aurretiko azokaren, Expobodas-en, funtsa mantentzen duena. Bizitzaren edozein ekitaldi ospatzeko elkartzen gara gizakiaren izaerarekin bat datorrelako, baina garaiak aldatu dira eta baita sozializatzeko modua ere. Hori dela eta, azoka berria XXI. mendeko gizartearen beharretara egokitu da, bai eta gizarte honek duen bizitzaren ikuspegira eta bizitzeko modura ere.

120 enpresa erakusketarik parte hartuko dute ekitaldian, Bizkaitik, gehien bat, eta jarraian adierazitako probintzietatik etorriak: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Katalunia, Madril, Gaztela eta Leon, Alacant, Mallorca, Andaluzia eta Gaztela-Mantxa. Topaketa honetan, familia eta gizarte gertakarien antolakuntzarekin lotutako azken joerak eta proposamenak aurkeztuko dira, hala nola urteurrenak, ezkontzak, jaiak, agurrak, familia- eta enpresa- topaketak, jaunartzeak, bataioak edo bestelako ekitaldi eta ospakizunak. Azoka erakargarri, eguneratu eta plural honek bisitariei merkatuan dagoen eskaintza espezializatuaren ikuspegi bateratua eskainiko die bisitariei, toki bakarrean.

Inaugurazio ofiziala urriaren 4an, ostirala, izango da, 17:00etan, eta José Ángel Corresek zuzenduko du, Bilboko Merkataritza Ganberaren Presidentea.

NEURRIRA EGINDAKO OSPAKIZUNAK

BEC esparruko 2. pabiloian burutuko den azoka honetan, lehen mailako enpresak elkartuko dira, honako sektore hauetakoak: argazkilaritza eta bideogintza, zeremonietarako moda eta osagarriak, jatetxeak, hotelak, bidaia agentziak, ikuskizunak, DJak, bitxitegiak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta leku paregabeak, karpak eta catering-a, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, oparitarako artikuluak, sukaldaritza produktu eta zerbitzu osagarriak eta ibilgailuen alokatzea. Halaber, Food Truck-ek ere ordezkaritza izango dute egun hauetan, eta ekitaldiak ospatzeko elementu eta ekipamendu bereziak.

Nabarmentzekoa da nazioarteko ospea duten pertsona eta enpresen parte-hartzea, esaterako, Donostiako María Cristina hotel ezaguna edo Marqués de Riscal luxuzko hotela.  Anita Ribbon burukoen diseinatzailea ere gure artean egongo da; Hugo de Juana eta Oskar López jostun bizkaitarrekin batera, biak Espainiako Sastreen Club esklusiboko kideak; eta Pronovias ezkontzetarako moda enpresa.

Gainera, zerbitzu berritzaileen eskaintza geroz eta handiagoari erantzuna emateko helburuarekin, azken aurrerapen teknologikoak barneratzearen alde egin duten hainbat firma elkartuko dira aurten, enpresa mailan zein maila pertsonalean egiten diren ekitaldiak eta ospakizunak antolatzeko eta kudeatzeko moduan alde nabarmena ezartzeko. Taberna gisa erabiliko den kubo formako egitura argitsu bat da Celebra! azokaren 2019ko edizio honetan Gastrobodegas-en eskutik izango ditugun proposamenetako bat.

Adierazitako zerbitzuen osagarri modura, harrituta geratu nahi diren horiek Viveros La Barrera-ren erakustokira hurbildu beharko dira, bertan aurkituko baitute “Errauskine” estiloko karroza ikusgarria. Zuzeneko magia, falkoneria erakustaldia, dantza klaseak eta ile-apainketa, makillaje edo manikura saioak izango dira aurten aurkituko ditugun sorpresetako zenbait.

OSO PASARELA DINAMIKOA

Celebra! 2019-k pasarela bat izango du eta bertan burutuko dira, larunbatean eta igandean, hainbat erakustaldi, besteak beste: Raúl de Andreasen Hair Show, magia ikuskizunak eta ezkontzetarako, jaunartzeetarako eta jaietarako moda desfileak, 2020rako bildumaren proposamenak aurkeztuko dituztenak.

Lehenengo desfilea urriaren 5ean izango da, larunbata, 12:00etan. Ondoren, 17:00etan, pasarelako jarduera abian jarriko da berriro. Urriaren 6an, igandea, desfile berriak burutuko dira lehenengo jardunaldiko ordutegi berean.

12.100 EUROKO SARIAK

Urriaren 6an, igandea, 19:00etan, Celebra! azokaren pasarela zentralean burutuko da zozketa handi bat, sei sari banatuko dituena: guztira, 12.100 euro saritan. Irabazleek saria trukatu ahalko dute azokan parte hartu duten saltokiek eskainitako produktu eta zerbitzuen truke. Honako sari hauek banatuko dira: 6.000 euro, 3.000 euro, 1.500 euro, 900 euro, 600 euro eta 100 euro.

Azokara sarrera doakoa izango da aldez aurretik izena emanda, urriaren 4ko 12:00ak baino lehen, ondorengo webgunean: celebrabilbao.com. Aurretiko gonbidapenik eduki ezean, sarrerak 2 €-ko salneurria izango du pertsona eta egun bakoitzeko. 13 urtera arteko umeak doan sar daitezke azokara.

Bisitentzako ordutegia:

  • Urriak 4, ostirala: 16:00tik 21:00ra
  • Urriak 5, larunbata: 11:00tik 21:00ra
  • Urriak 6, igandea: 11:00tik 20:00ra
2019-10-02T14:48:24+02:00