Celebra! 2019 azokak familia arteko topaketak zein ekitaldi sozialak antolatzeko azken joerak bildu ditu

Urriaren 4 eta 6 bitartean izan zen Bilbao Exhibition Centre-k antolatutako Celebra! azokaren lehenengo edizioa, Ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako azoka, alegia. Guztira 20.000 pertsona inguru hurbildu ziren Bizkaitik, Kantabriatik, Gipuzkoatik, Arabatik eta Burgosetik, gehienbat.

120 enpresa erakusketariren eskutik, erakusketak garaiei eta sektorearen eskaera berriei egokitzearen aldeko apustu irmoan, familia arteko topaketa eta ekintza sozialak antolatzeari lotutako azken berrikuntzak eta joerak bildu zituen, besteak beste, urteurrenak, ezkontzak, festak, despedidak, familia eta enpresa topaketak, jaunartzeak, bataioak eta baita bestelako ekitaldi eta ospakizunak ere. BEC esparruko 2. pabiloian, beraz, lehen mailako enpresak elkartu ziren, honako sektore hauetakoak: argazkilaritza eta bideogintza, zeremonietarako moda eta osagarriak, jatetxeak, hotelak, bidaia agentziak, ikuskizunak, DJak, bitxitegiak, loradendak, wedding planner-ak, alokatzeko lursailak eta leku paregabeak, karpak eta catering-a, estetika-zentroak eta ile-apaindegiak, oparitarako artikuluak, sukaldaritza produktu eta zerbitzu osagarriak eta ibilgailuen alokatzea. Halaber, Food Truck-ek ere ordezkaritza izan zuten egun hauetan, ekitaldiak ospatzeko elementu eta ekipamendu bereziak baitira.

Hauek izan ziren enpresa gehienen jatorriak: Bizkaia, gehien bat, eta jarraian adierazitako probintziak: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Katalunia, Madril, Gaztela eta Leon, Alacant, Mallorca, Andaluzia eta Gaztela-Mantxa.

Gero eta gehiago diren zerbitzu berritzaileen eskaerari erantzuteko helburuarekin, enpresakoak edo pertsonalak, Celebra! 2019 azokan merkatuko azken joerak gerturatu zituzten hainbat enpresa erakarri zituen. Taberna gisa erabiliko den kubo formako egitura argitsu bat edo bikoteentzako coaching enpresa bat izan ziren Celebra! azokaren 2019ko edizio honetan Gastrobodegas-en eta Motivazion Coaching enpresen eskutik izan genituen proposamenetako batzuk.

Nabarmentzekoa da nazioarteko ospea duten pertsona eta enpresen parte-hartzea, esaterako, Donostiako María Cristina hotel ezaguna edo Marqués de Riscal luxuzko hotela. Anita Ribbon burukoen diseinatzailea ere gure artean egon zen; Hugo de Juana eta Oskar López jostun bizkaitarrekin batera, biak Espainiako Sastreen Club esklusiboko kideak; eta Pronovias ezkontzetarako moda enpresa.

Gainera, hainbat jarduera desberdin gauzatu ziren, besteak beste magia zuzenean, hegazti harraparien erakusketa, dantza klaseak eta ile-apaindegi, makillaje edo manikura erakustaldiak. Erakusketari horietako bat Paty Call da, Nails Truck-eren jabea, zeinak bisitariek bere eskaintzari emandako erantzunaren balantze positiboa egin zuen. “Aldez aurreko zerbitzua egiten dugu, baina gonbitean zehar ere gaude. Hiruzpalau ordu geratzen gara, baina azazkalak apaintzeaz gain, makillajea eta ilea ere apaintzen dugu, azken unean hausten diren kremailerak edo gerrikoak konpontzen ditugu… Edozein arazo unean bertan konpontzen dugu”, azaldu zuen Paty Callek.

Musika eta dantza ditugu joera berrien artean, bai ezkontzetan bai ospakizunetan. Hala azaldu zuen Txus Gutiérrezek, Ensayo dantza zentroaren koordinatzailea: “ezkongaiak gonbidatuak harritzeko dantzan ikastera datoz; baina dantza arabiarreko edo Bollywoodeko dantza klaseak ere ari gara eskaintzen, ezkongaien despedidetan neskentzako jarduera osagarri gisa”.

Borja Quintero, BK Music-en erantzulea, bestetik, oso pozik azaldu zen erakusketari gisa parte hartu izanarekin. “Zoragarri joan zaigu dena. Hainbat ezkontza itxi dugu dagoeneko; baina, guretzat garrantzitsuagoa dena, finkak eta jatetxeak hurbildu zaizkigu gurekin lan egiteko”.

CELEBRA! 2019 PASARELA GAINEAN

Larunbatean eta igandean, goizez eta arratsaldez, Celebra! Pasarelak arrakasta aparta izan zuen. Raúl de Andreasek apustu sofistikatu eta modernista batekin harritu zituen bisitariak. Ile-apaintzaile eta estilistak, haren bi lankiderekin batera, modeloak orraztu zituzten musikaren erritmoari jarraituz, zeinak tunika zuriekin jantzita irten ziren agertokira. Lan estetikoa bukatu ondoren, lan artistikoa iritsi zen; beraz, aipaturiko tunika horiek mihise gisa erabili zituzten hiru ile-apaintzaileek modeloak margotzeko koloretako espraiekin. De Andreasen ekintzen ondoren, ezkongaien soinekoen desfilea egin zen, agertokira jende gehien erakartzen duen hitzordua. Modeloek pasarelan aurkeztu zituzten hurrengoen ezkongaien azken soinekoak: Novias Mary, Poppi La Arenas, La Bambolina eta Joana Diestre. Pasarelan kolore askotariko beloak eta proposamen are ausartagoa ere ikusi ziren, ezkongaiarentzako praka, hain zuen ere. Bukatzeko, pase bakoitzean Oliver Magoaren trikimailuak eta abileziak eskaini ziren, zeinak ikusleen barreak eragin zituen.

Horrez gain, erdiko pasarelan, igandean esku-diruko bost sari banatu ziren, guztira 12.100 eurokoak eta sarituek lehiaketan parte hartzen zuten denden produktuengatik edo zerbitzuengatik trukatzeko.

Inaugurazio ofiziala urriaren 4an, ostirala, izan zen, 17:00etan, eta Jose Angel Corresek zuzendu zuen, Bilboko Merkataritza Ganberaren Presidenteak.

-ek idatzirik|2019-10-09T16:54:13+02:009 de urria de 2019|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top